lunes, 4 de mayo de 2020

PLASTIKORIK GABE, ASKOZ HOBE

Basauriko Udalak, Ortzadar eta Eskolako Agenda 21 elkarlanean aritu dira eta baliabide gida prestatu dute plastikoaren erabilera murrizteko. Denok daukagu zeregin! Ideiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen BALIABIDE GIDA

Lehen Hezkuntzako ikasleek sakontzeko aukera izango dute material honekin. Eta beste aldetik, Udal diagnostikoaren fasea bukatu ahal izango dute. Azken urteotan plastikoek Lurra hartu dute. Erabilera eta produkzioa handituz doa eta planetaren bazter guztiak kutsatuta amaituko dute; itsasoak eta bertako ekosistemak bereziki mehatxatuak daude, kolokan jarriz espezie askoren biziraupena. Ekintzara igarotzea funtsezkoa da arazo horri aurre egiteko; honako material hauek ikasleek gaian sentsibilizatzea eta sakontzea bilatzen dute, bai eta arazoaren ikuspegi kritikoa gaitzea ere, konponbide pertsonalak eta kolektiboak planteatu ahal izateko. EKINTZAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario