viernes, 22 de mayo de 2020

3.MAILAKOEN BIDEO BATZUK


Badakizue zertan datzan fotosintesia?  Irati Diazek primeran azaltzen digu.


Isabella esperimentuen artean murgilduta dabil, eta animatzen gaitu geuk ere gauza bera egitera.




Illanek egin du bideo interesgarria desagertzeko zorian dagoen animalia batena. Jakin nahi baduzue zein den, ikusi.



ESKULANAK HOSTOEKIN ETA BELARRAREKIN

BASAURIKO ZUHAITZAK



3. mailakoak ekoesploratzaile bikainak dira. Sagarrak-Ekologista taldeak Basauriko arbola esanguratsuak aurkitzeko kanpaina martxan jarri zuen eta, nahiz eta egoera berezi honetan egon, gure ikasleek parte hartu dute gogotsu, ordubeteko paseoak aprobetxatuz. Power pointan klikatu zer lan polita egin duten ikusteko. Eta informazio gehiago nahi baduzue, Sagarrak-Ekologisten facebooken sartu https://www.facebook.com/sagarrak.ekologista/posts/1588144784682650
A! Ez kezkatu, datorren ikasturtean berriro izango dugu aukera kanpaina honetan parte hartzeko. Beraz, joan gure ingurua behatzen.

lunes, 4 de mayo de 2020

BIDEO BATZUK


Gure planetak denon oreka behar du.



LOS PRODIGIOSOS DE ECOVIDRIO



Un coro inclusivo junto a la fundación Prodis, en el que personas con discapacidad intelectual han reinterpretado la famosa canción “No dudaría” de Antonio Flores. Es un proyecto precioso en el que la letra habla sobre cuidar el planeta y reciclar vidrio.


ZABOR ZERO



Pertsona bakoitzak, eguneko, kilo bat hondakin sortzen du gutxi gorabehera. Erosten ditugun gehienak hondakin bihurtzen ditugu 6 hilabeteko epean. Gure esku dago hondakin kopurua murriztea,  hau da, zabor zero lortu arte. Nola lor dezakegu? HEMEN KLIKATU 

PLASTIKORIK GABE, ASKOZ HOBE

Basauriko Udalak, Ortzadar eta Eskolako Agenda 21 elkarlanean aritu dira eta baliabide gida prestatu dute plastikoaren erabilera murrizteko. Denok daukagu zeregin! Ideiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen BALIABIDE GIDA

Lehen Hezkuntzako ikasleek sakontzeko aukera izango dute material honekin. Eta beste aldetik, Udal diagnostikoaren fasea bukatu ahal izango dute. Azken urteotan plastikoek Lurra hartu dute. Erabilera eta produkzioa handituz doa eta planetaren bazter guztiak kutsatuta amaituko dute; itsasoak eta bertako ekosistemak bereziki mehatxatuak daude, kolokan jarriz espezie askoren biziraupena. Ekintzara igarotzea funtsezkoa da arazo horri aurre egiteko; honako material hauek ikasleek gaian sentsibilizatzea eta sakontzea bilatzen dute, bai eta arazoaren ikuspegi kritikoa gaitzea ere, konponbide pertsonalak eta kolektiboak planteatu ahal izateko. EKINTZAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN