viernes, 2 de diciembre de 2016

NOLA EGIN KONPOSTA

Hamaiketakoen eta bazkarien hondakin organikoak konpostontzira eramaten ditugu,  eta gero  lortutako konposta ortuan erabiltzen dugu .
Ikusi hurrengo bideoak ondo egiten ikasteko.

miércoles, 30 de noviembre de 2016

HAMAIKETAKO JASANGARRIAK

Ekordezkariek prestatutako aurkezpenak ikusteko sakatu hemen




HAMAIKETAKO OSASUNGARRI ETA JASANGARRIAK

Gure gorputza zaintzeko ondo elikatu behar  dugu. Hori dela eta, eskolara ekartzen ditugun hamaiketakoak aztertu ditugu.
Horretarako, ekintza hauek egin genituen:


  1. Ekordezkariek bi aurkezpen prestatu, eta aurkeztu dizkigute. 
  2. Gela guztietan bi astetan zehar atsedenaldirako  zer eta nola ekarri dugun behatu dugu.
  3. Ondorioak atera , eta konpromisoak  hartu genituen.




GURE ORTUA URRIAN

Landareak zaintzen gabiltza, eta badoaz hazten. Ikusi gure ortua

UDAKO UZTA BILDU GENUEN IRAILEAN





Irailean eskolara itzuli, eta ortuko produktuak bildu genituen. Azenarioak, zerbak eta ekiloreak izan ziren. Erakusketa egin eta gero etxera eraman genituen.



viernes, 25 de noviembre de 2016

IRAILEAN ORTUAN LANEAN

Irailean udako uzta hartu ondoren, neguko ortua prestatzen ibili ginen. Lurra prestatu eta ongarritu genuen. Gero landareak jarri genituen: letxuga, aza, azalore, brokoli eta  porruak .





Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

miércoles, 27 de abril de 2016

KONTSUMOA LANTZEKO TAILERRAK

Aurten kontsumo arduratsua  lantzen gabiltza gure eskolan. Horretarako tailerrak egin ditugu. "Litxarreriak", "Jolasa eta jostailuak", "Ontziak eta euren berrerabilera", "Supermerkatua eta erosketak", "Bideo-jokoak" , "Elikagaien ekoizpena", "Garraiobideak" eta"Teknologia  berriak" gaiak landu ditugu.




 Erosteko zerrendak idaztea eta ezaugarriak aztertzea beharrezkoa dela uste dugu. Behar duguna erosiko dugu.
Elikagaiak egin eta erosteko,  osagai osasuntsuak erabiliko ditugula erabaki dugu. Erosteko etiketak aztertzen ikasi dugu.
 Ontziak jostailuak egiteko berrerabil ditzakegula ikasi dugu.

jueves, 21 de enero de 2016

HAZIEN ZAINTZAILEAK GARA GU

"1. eta 2. mailakoak haziak aztertu, sailkatu eta zertarako erabiltzen ditugun ikasten ibili gara. Guk landare eta hazi guztiak zaintzen ditugu!"