viernes, 19 de diciembre de 2014

ESKOLA JASANGARRIA

2014ko azaroaren 5ean Donostiako Kursaal Jauregian  "25 urte jasangarritasunaren alde" ekitaldia ospatu zen. Bertan gure ordezkariek, Ume Alaiak guraso elakarteko kideek gure eskolari emandako Eskola Jasangarriaren agiria jaso zuten.
ZORIONAK KAREAGA GOIKOA ESKOLAKO KOMUNITATE OSOARI!


MADDIREKIN AZKEN JAIA

Maiatzean Maddi gurera etorri zen berriro, eta jai ederra osapatu genuen. Jolasak eta  dantza egin genuen.
Oso ondo pasatu genuen! Hemendik aurrera gure lurra zaintzen segituko dugu! Gogoratu: 
EZ EZAZU PLANETA JAN, ZURE ETORKIZUNA DA ETA!








2014KO UDAL FOROA 


2014ko maiatzean Udaletxean  udal foroa ospatu zen. Bertara klima aldaketaren udal diagnostikoa egin eta gero hurrengo proposamenak aurkeztu zituzten gure eskolako ordezkariek:


1.- Bidegorri gehiago egitea, horrela aisialdian basauritarrak  kotxea gutxiago
 hartuko lukete bertatik bizikletaz edo oinez irtengo liraketelako.

2.- Farola eta semaforoak berritzeko orduan, eguztiko energiaren 
bidez dabiltzanak jartzea.


3.- Edukinontzien informazio orriak itsuen hizkuntzan ere jartzea.

4.-Basauri osora zabaldu edukinontzi  marroia , organikoa ere banatuta
biltzeko eta aprobetxatzeko konposta egiteko. 

5.- Eguzkitiko energia lortzeko  plaka  gehiago jartzea.

6.-Bizikletak erabiltzeko kanpainak egitea, azalduz zein bide dagoen
 gailu hauentzat Basaurin.

7.- Informazio kanpainak egitea herrian azaltzeko eta gogorarazteko
birziklatzeko materia ondo banatzearen beharra  eta  horren arauak.
 baita berrerabiltzearen beharraren  informazioa  luzatu.

8.-Kotxe elektrikoentzat kargadoreak jarri herrian.

9.-Paperontzi berriak behar diren lekuetan, hiru zulodunak jarri
 birziklaketa   ahalbideratzeko.

10.- Malmasin mendirako bidea sasiz eta landarediaz  beteta dago.
 Beharrezkoa  da mendiko  bideak garbi mantentzea jendea mendira herri bertan
 joan dadin, automobila erabiltzeko beharrik gabe.