viernes, 19 de diciembre de 2014

ESKOLA JASANGARRIA

2014ko azaroaren 5ean Donostiako Kursaal Jauregian  "25 urte jasangarritasunaren alde" ekitaldia ospatu zen. Bertan gure ordezkariek, Ume Alaiak guraso elakarteko kideek gure eskolari emandako Eskola Jasangarriaren agiria jaso zuten.
ZORIONAK KAREAGA GOIKOA ESKOLAKO KOMUNITATE OSOARI!


MADDIREKIN AZKEN JAIA

Maiatzean Maddi gurera etorri zen berriro, eta jai ederra osapatu genuen. Jolasak eta  dantza egin genuen.
Oso ondo pasatu genuen! Hemendik aurrera gure lurra zaintzen segituko dugu! Gogoratu: 
EZ EZAZU PLANETA JAN, ZURE ETORKIZUNA DA ETA!








2014KO UDAL FOROA 


2014ko maiatzean Udaletxean  udal foroa ospatu zen. Bertara klima aldaketaren udal diagnostikoa egin eta gero hurrengo proposamenak aurkeztu zituzten gure eskolako ordezkariek:


1.- Bidegorri gehiago egitea, horrela aisialdian basauritarrak  kotxea gutxiago
 hartuko lukete bertatik bizikletaz edo oinez irtengo liraketelako.

2.- Farola eta semaforoak berritzeko orduan, eguztiko energiaren 
bidez dabiltzanak jartzea.


3.- Edukinontzien informazio orriak itsuen hizkuntzan ere jartzea.

4.-Basauri osora zabaldu edukinontzi  marroia , organikoa ere banatuta
biltzeko eta aprobetxatzeko konposta egiteko. 

5.- Eguzkitiko energia lortzeko  plaka  gehiago jartzea.

6.-Bizikletak erabiltzeko kanpainak egitea, azalduz zein bide dagoen
 gailu hauentzat Basaurin.

7.- Informazio kanpainak egitea herrian azaltzeko eta gogorarazteko
birziklatzeko materia ondo banatzearen beharra  eta  horren arauak.
 baita berrerabiltzearen beharraren  informazioa  luzatu.

8.-Kotxe elektrikoentzat kargadoreak jarri herrian.

9.-Paperontzi berriak behar diren lekuetan, hiru zulodunak jarri
 birziklaketa   ahalbideratzeko.

10.- Malmasin mendirako bidea sasiz eta landarediaz  beteta dago.
 Beharrezkoa  da mendiko  bideak garbi mantentzea jendea mendira herri bertan
 joan dadin, automobila erabiltzeko beharrik gabe.




jueves, 3 de abril de 2014


MADDI BERRIRO  GURE ESKOLAN

Oraingoan, gure kantari laguna 2. misiorako laguntza eskatu zigun. Jakin genuen herriak desagertzen ari direla, baina ez horren zergatia. Detektibe bihurtuta zergatiak bilatu behar genituen. Baita guk erronka ondo bete!





  • Tokian tokiko elikagaiak kontsumitzea egoki iruditu zitzaigun.
  • Sasoiko produktuak jatea ona dela ondorioztatu genuen.
  • Kilometro gutxi egiten dutenak gure etxera heldu baino lehen.
  • Etiketak ondo aztertuta erostea erabaki genuen.
  • Herriko azokan eta denda txikietan erostea.
  • Baserriko produktuak gehigarririk gabeak osasuntsuenak direla
  • pentsatzen dugu.
  • Itsasoen osasunak ere badu herrien bizitzea  edo desagertzearekin.
  •   


MADDIREN BISITA IZAN GENUEN

2013tik etorri zitzaigun kantari ospetsua da Maddi. Azaldu zigunez, zaborrez beteta aurkitzen da planeta urte horretan, pertsona asko gaixorik dago ez dagoelako elikagai osasuntsurik,  eta herriak desagertzen ari dira.
Gure laguntza behar dutela azaldu zigun. Gu prest agertu ginen laguntzeko, noski!
Gure lehen misioa zabor gutxiago sortzeko  "boc´nroll" erabiltzea proposatu zigun, eta bana oparitu ere.
Oso ondo bete dugu erronka gure taperrak eta ogitarte zorroak erabiliz.

Egin klik hemen argazki ikusteko

miércoles, 29 de enero de 2014