jueves, 26 de noviembre de 2015

GORBEIAKO PARKEAN

GORBEIAKO PARKERA TXANGOA



 Urrian Haur Hezkuntzako ikasleek Gorbeiako Parkea ezagutzeko aukera izan zuten. Egun ederra pasatu zuten Areatzako parketxeko begiraleekin naturan gozatzen eta ikasten.
Zaindu ondo gure basoak!

HAMAIKETAKO OSASUNTSUAK
Ikasturteari hasiera emateko, irailean, talde kohesiorako ekintzak egin genituen gure geletan. Amaitzeko askaritxoak prestatzea erabaki genuen.
Nolakoak?   Osasuntsuak  eta ikasleek prestatutakoak izatea ezinbestekotzat jo genuen.1. eta 2. zikloko ikasleek ogitartekoak eta pintxoak, eta 3.ekoek kanapeak  prestatu zituzten. Ezin gozoagoak egon ziren!





 

miércoles, 4 de noviembre de 2015

"SUGAR"  ERAKUSKETA ETA TAILERRAK

Urriaren 8 eta 9an gure eskolan azukreari buruzko erakusketa ikusi, eta tailerrak egin genituen.
Aurreko astean,  etxean, otorduetan hartzen ditugun produktuek zenbat azukre duten aztertu genuen. Informazioa fitxan eraman genuen gelara, eta  hainbat produktuen bildukiak ere.




 Bildukiekin ormairudiak egin genituen. Batean azukredunak,  eta bestean etiketa aztertuta azukrea ere zutela ikusitakoak. 
 Harritu ginen! Batzuetan ez genuelako uste zutenik! Bestetan bagenekien,  baina EZ HAINBESTE ZUTENIK!
 Beraz, kontuz hartzen ditugun elikagaiekin! 
ARGI  IBILI ! AZTERTU ONDO ETIKETAK!
Eskerrik asko MGA-VSF-koei bere laguntzagatik.