lunes, 20 de abril de 2020

ORTZADAR TAILERRAK


Aurten ere kareagatarrok Ortzadar tailerretan parte hartu dugu. Behaketa egin eta gero, ondorio batzuk atera ditugu: lehenengoa, bai eskolan bai auzoan lurrean zaborra aurkitu dugula, eta bigarrena, bidegorritik errefusarako paperontzia baino ez dagoela; beraz, hondakinak sailkatzeko paperontziak behar dira. Horregatik, gure ikastetxeak hurrengo konpromisoak hartu ditu: plastikoak biltzeko irteerak egingo dira; plastiko erabileraren kontsumoa murriztuko dugu (inauterietako mozorroak egiteko ez da erabiliko plastikozko poltsarik, tupperrak erabiliko ditugu hamaiketako eramateko...); eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiago daukalako, hondakinak sailkatzeko dagokion edukiontzia erabiliko dugu,  bai gelan, bai jolastokian, bai etxean, bai kaleetatik. 
 Argazkiak ikusteko KLIKATU HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario