viernes, 19 de diciembre de 2014


2014KO UDAL FOROA 


2014ko maiatzean Udaletxean  udal foroa ospatu zen. Bertara klima aldaketaren udal diagnostikoa egin eta gero hurrengo proposamenak aurkeztu zituzten gure eskolako ordezkariek:


1.- Bidegorri gehiago egitea, horrela aisialdian basauritarrak  kotxea gutxiago
 hartuko lukete bertatik bizikletaz edo oinez irtengo liraketelako.

2.- Farola eta semaforoak berritzeko orduan, eguztiko energiaren 
bidez dabiltzanak jartzea.


3.- Edukinontzien informazio orriak itsuen hizkuntzan ere jartzea.

4.-Basauri osora zabaldu edukinontzi  marroia , organikoa ere banatuta
biltzeko eta aprobetxatzeko konposta egiteko. 

5.- Eguzkitiko energia lortzeko  plaka  gehiago jartzea.

6.-Bizikletak erabiltzeko kanpainak egitea, azalduz zein bide dagoen
 gailu hauentzat Basaurin.

7.- Informazio kanpainak egitea herrian azaltzeko eta gogorarazteko
birziklatzeko materia ondo banatzearen beharra  eta  horren arauak.
 baita berrerabiltzearen beharraren  informazioa  luzatu.

8.-Kotxe elektrikoentzat kargadoreak jarri herrian.

9.-Paperontzi berriak behar diren lekuetan, hiru zulodunak jarri
 birziklaketa   ahalbideratzeko.

10.- Malmasin mendirako bidea sasiz eta landarediaz  beteta dago.
 Beharrezkoa  da mendiko  bideak garbi mantentzea jendea mendira herri bertan
 joan dadin, automobila erabiltzeko beharrik gabe.




No hay comentarios:

Publicar un comentario