Pertsona bakoitzak, eguneko, kilo bat hondakin sortzen du gutxi gorabehera. Erosten ditugun gehienak hondakin bihurtzen ditugu 6 hilabeteko epean. Gure esku dago hondakin kopurua murriztea, hau da, zabor zero lortu arte. Nola lor dezakegu? HEMEN KLIKATU
lunes, 4 de mayo de 2020
PLASTIKORIK GABE, ASKOZ HOBE
Basauriko Udalak, Ortzadar eta Eskolako Agenda 21 elkarlanean aritu dira eta baliabide gida prestatu dute plastikoaren erabilera murrizteko. Denok daukagu zeregin! Ideiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen BALIABIDE GIDA
Lehen Hezkuntzako ikasleek sakontzeko aukera izango dute material honekin. Eta beste aldetik, Udal diagnostikoaren fasea bukatu ahal izango dute. Azken urteotan plastikoek Lurra hartu dute. Erabilera eta produkzioa handituz doa eta planetaren bazter guztiak kutsatuta amaituko dute; itsasoak eta bertako ekosistemak bereziki mehatxatuak daude, kolokan jarriz espezie askoren biziraupena. Ekintzara igarotzea funtsezkoa da arazo horri aurre egiteko; honako material hauek ikasleek gaian sentsibilizatzea eta sakontzea bilatzen dute, bai eta arazoaren ikuspegi kritikoa gaitzea ere, konponbide pertsonalak eta kolektiboak planteatu ahal izateko. EKINTZAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN
martes, 28 de abril de 2020
HONDAKINAK BERE TOKIRA MESEDEZ
Maskarak errefusako zakarrontzira, ezin dira birziklatu, baina gutxiago lurrera bota. Ondiño ez dugu ikasi zer gertatzen den planetarekin?
lunes, 27 de abril de 2020
JOSTAILUAK EGITEN MATERIAL BIRZIKLATUAREKIN
2. mailan material birziklatuarekin jostailu politak egin dituzte. Zuek bai artistak!!! Argazkiak ikusi nahi badituzue KLIKATU HEMEN. Eta jostailuak nola geratu diren ikusi ahal izateko gonbidatzen zaituztet beraien blogean sartzera (LEHEN URRATSAK: JOLASEN ERAKUSKETA).
Eta HEMEN JOLASTEKO MOMENTUA.
Eta HEMEN JOLASTEKO MOMENTUA.
viernes, 24 de abril de 2020
ORTUA
Goiko patioko estaltze lanak gure ortuan eragina izan du. Hala ere, gure nekazariak jotake ibili dira martxan ipintzeko.
Beste aldetik, Udalak jardinera batzuk bidali zituen eta haur hezkuntzakook landatu genituen letxugak, eskarolak, baratxuriak eta kipulak. Eta zer pena eskola itxi behar izan genuela, bestela entsalada bikaina egiteko osagaiak prest zeuden.
lunes, 20 de abril de 2020
ORTZADAR TAILERRAK
Aurten ere kareagatarrok Ortzadar tailerretan parte hartu dugu. Behaketa egin eta gero, ondorio batzuk atera ditugu: lehenengoa, bai eskolan bai auzoan lurrean zaborra aurkitu dugula, eta bigarrena, bidegorritik errefusarako paperontzia baino ez dagoela; beraz, hondakinak
sailkatzeko paperontziak behar dira. Horregatik, gure ikastetxeak hurrengo konpromisoak
hartu ditu: plastikoak biltzeko irteerak egingo dira; plastiko erabileraren kontsumoa murriztuko dugu (inauterietako mozorroak
egiteko ez da erabiliko plastikozko poltsarik, tupperrak erabiliko ditugu
hamaiketako eramateko...); eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiago daukalako, hondakinak sailkatzeko dagokion edukiontzia erabiliko dugu, bai
gelan, bai jolastokian, bai etxean, bai kaleetatik.
Argazkiak ikusteko KLIKATU HEMEN
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





