lunes, 20 de abril de 2020

ORTZADAR TAILERRAK


Aurten ere kareagatarrok Ortzadar tailerretan parte hartu dugu. Behaketa egin eta gero, ondorio batzuk atera ditugu: lehenengoa, bai eskolan bai auzoan lurrean zaborra aurkitu dugula, eta bigarrena, bidegorritik errefusarako paperontzia baino ez dagoela; beraz, hondakinak sailkatzeko paperontziak behar dira. Horregatik, gure ikastetxeak hurrengo konpromisoak hartu ditu: plastikoak biltzeko irteerak egingo dira; plastiko erabileraren kontsumoa murriztuko dugu (inauterietako mozorroak egiteko ez da erabiliko plastikozko poltsarik, tupperrak erabiliko ditugu hamaiketako eramateko...); eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiago daukalako, hondakinak sailkatzeko dagokion edukiontzia erabiliko dugu,  bai gelan, bai jolastokian, bai etxean, bai kaleetatik. 
 Argazkiak ikusteko KLIKATU HEMEN

NATURA ZAINTZEN


Goiz baten 2.ziklokoek txangoa egin zuten Monte Fuertera. Eskola ondoan daukagun naturaz gozatzeaz gain, bertan jolasen bidez heziketa fisikoko saioa eman zuten. Eta eguna joan ahala guztion komentarioa antzekoa izan zen: landak zikin zeudela eta asko pentsatu gabe lanari ekin zioten. ARGAZKIAK ETA BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

INGURUMEN BATZORDEA


Eskolako Agenda 21 programa aurrera eramateko ezinbestekoa da eskolako kide guztien partaidetza (ikasleak, familiak, irakasleak, zuzendaritza taldea eta irakasle ez diren langileak). 
Elkar hobeto ezagutzeko batzarrak jolas bategaz hasten dira. A! eta bukatzeko hamaiketako osasuntsua izaten dugu, lana egin ondoren energia berreskuratu behar da eta. Anima zaitez etortzen!
Zer ondo pasatzen dugun ikusteko KLIKATU HEMEN

viernes, 24 de noviembre de 2017

KONTSUMO TAILERRAK

Urriaren 2 eta 3an  Kontsumobideko begiraleak gurera etorri ziren, eta tailerretan parte hartu genuen.
Supermerkatua eta erosketa, elikagaien ekoizpena, publizitatearen  analisia, litxarreriak, telefono mugikorra eta internet, bideo-jokoak eta ontziak eta euren berrerabilera izan ziren landutako gaiak.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen
KONPOSTAZ